2008-06-23

Ilusio optikoak.

Neurozientzien baieztapenetako bat esperimentatzen dugun guztia oinarrian geure irudimenak sortzen duela da. Geure bizipenak zehatzak eta fidagarriak iruditu arren, kasu batzuetan ez dute kanpoko errealitate fisikoa modu fidel batean islatzen. Argi dago egunero bizitzen ditugun esperientzietako askok garunean sartzen den estimulu fisiko bera islatzen dutela , baina, input sentsorial hauek interpretatzen dituen makinaria neuronal berdina da geure ametsen, delirioen eta “oroimen akatsen” enkargatua ere. Hau da, benetakoak eta irudikatutakoak garunean iturri fisiko bera elkarbanatzen dute.

Garunak errealitate zentzu hori nola sortzen duen aztertzeko eta ulertzeko gehien erabiltzen den tresnetako bat ilusio optrikoak dira. Historikoki, ilusionistak izan dira mota honetako irudiak, ikusmen sistemaren barne-funtzionamentua sakonago ulertzeko, gehien erabili dituztenak.
Ilusio optikoak, errealitate fisikoaren, eta objetu baten edo gertakizun baten, pertzeptzio subjetiboaren arteko disoziazioa bezala, definitzen dira. Modu honetako ilusio bat bizitzen dugunean, benetan hor ez dagoen zerbait ikusi dezakegu, bertan dagoen gauza bat ezin dezakegu ikusi, edo benetan dagoenaren ezberdina den zerbait ikusi dezakegu. Errealitatearen eta pertzeptzioaren arteko “deskonexio” honi esker, mota honetako ilusioek garunak mundu fisikoa interpretatzean egin ditzakeen akatsak ikusi ditzakegu.


Munduari buruz dugun pertzeptzioa hein handi batean garunak egindako “konjetura logiko” batzuetan oinarritzen da. Geure erretina kitzikatzen duen irudi obalatu zuri bat arrautza batek sor dezake, edo disko zuri okertu batek, edo bi forma hauen artean dauden forma guztiak. Baina gure garunak gauzak bat-batean ulertzen ditu, eta aukera zuzena aukeratzen du. Hau garunak naturari buruz dituen supuesto inkonsziente batzuk erabiltzen dituelako da, supuesto hauek dira ilusio optikoek agerian uzten dituztenak.

Testu hau “Scientific American”-etik egokitu da, 2008ko Maiatza.


** Irudiei dagokionez, lehenengoan ilusioa irudiak mugimendua duela ematen duela da. Bigarrenean aldiz, A ipintzen duen laukitxoa eta B ipintzen duena kolore berekoak dira. Nire ustez, bigarren ilusio hau benetan harrigarria da, eta egia zen edo ez ikusteko Photoshopen sartu eta egiaztatu egin behar izan nuen, eta bai egia da.

2008-06-19

Aurkezpena

Kaixo guztioi

Blog honen bidez hainbat gauza lortu nahi dira, alde batetik bertan ipintzen joango diren hainbat galdeketen bidez, datu bilketarako tresna gixa erabiliko da, eta bestetik, psikologiaren esparru ezberdinei buruzko hainbat ikerketen berri emateko tresna izango da. Psikologiaren aspektu zientifikoena landu nahi da blog honetan, horretarako ikerkuntzan zentratuko garelarik.

Milesker ba blog hau bisitatzeagatik, gure agurrik beroenak, eta ea lehen bait lehen esperientzia berri honekin hasten garen..

Espero dugu ipintzen joango garen edukiak interesgarriak egingo zaizkizuela, eta badakizue, ez dudarik izan, zeuen iritziak, usteak galderak... ipintzerakoan, gusto handiz erantzungo baitizuegu.