2008-07-17

The Brain That Changes Itself

Duela hilabete batzuk Amazon-en web gunea aurkitu nuen (bazen garaia!! pentsatuko duzue batzuk... beno, hobe berandu inoiz ez baino...). Bitxi "literario" eta "zientifiko-literario"-en bila ordu batzuk pasa ostean, azkenean interesgarriak ziruditen pare bat liburu erozi nituen: "The brain that changes itself" eta "Psychology of Happiness".

Irakurri nuen lehena hemen ezkerreko irudian ikus daitekeen liburu hau dugu, eta izugarri gustatu zitzaidala esan behar dut. Alde batetik, modu "nobelistiko" batean idatzita egoteak, irakurlea istorio bakoitzean erabat murgiltzea errazten du, fikziozko edo misterizoko nobela batean bezalaxe. Eta bestetik, garun plastizitatea hain modu positiboan tratatzen duen liburu bakarrenetako bat delako.

Garun plastizitatea, aldaketa estruktural edo fisiologikoen efektuak minimizatzeko, Nerbio Sistema Zentralaren egokitze funtzionala bezala deskribatua izan da (Sarnat, 1992). Hau Nerbio Sistemak estruktural nahiz funtzionalki egokitzeko duen gaitasunari esker ematen da. Egokitzeko gaitasun hau, garun heldugabeetan handiagoa da, bai, baina gero eta froga gehiago daude garun helduak ere egokitzeko gaitasun harrigarria duela baieztatzen dutenak, eta "The brain that it changes itself" liburuan froga hauetariko asko aurkituko dituzue.

Liburu honen idazleari eginiko elkarrizketa oso interesgarri bat entzun nahi baduzue, zoazte Brain Science Podcast-era, 26.atala. Podcast hau oso oso interesgarria iruditu zait (ez 26.kapitulua soilik) eta beraz ingelesa pixka bat ulertzen duzuen guztioi, Brain Science Podcast-a entzutea gomendatzen dizuet.

0 Komentario: