2008-07-17

Garuna landu ezazu, bestela...

Egun bizi garen ongizatearen gizarte honetan, alde batetik bizi itxaropena oso luzea da "garatutako" herrialdeetan, eta bestetik, dementzia motaren batengatik diagnostikatutako jende kopurua etengabe goraka doa. Zahartzen goazen heinean pairatu dezakegun aldaketa beldurgarrienetako bat oroimena galtzea dugu. Baina, oroimenaren garrantziaz ohartzen garenean, haren hauskortasunaz ere ohartzen gara. Zientzialariak gero eta froga erabakiorragoak eskaintzen ari dira garuna lehen uste zena baino moldakorragoa, "plastikoagoa" dela ziurtatuz, eta beraz, garuna beste muzkuluak bezalaxe, entrenatu daiteke, etaadinaaurrera doan ahala forman mantendu daiteke.

Mundu guztiko ikerlariak modu askotako ikerkuntzetan dihardute, garuna, entrenamentu berezien bidez, errendimendu betean mantentzeko helburuarekin.Garun disfuntzionalek, eta garun disfuntzionala garatzeko bildurrak, garunaren osasunarentzako produktuen mini industria bat sortu dute - eta ez Q10 koentzima bezalako suplementuak edo ginseng-a bezalako produktuak bakarrik - garuna entrenatzeko produktu konputerizatuak ere bai.

Alvaro Fernandezek, SharpBrains-eko jabeak (garun fitness-eko enpresa eta kontsultoria), garun entrenamenduan eta haren ikerkuntzan zentratzen den web gune bat darama, eta 2007an Estatu Batuetan "neurosoftware" deiturikoak 146 milioi euro mugitu zituela estimatzen du. Diru kopuru hau, fitness fisikoak urtean mugitzen dituen kopuruak ikusita (urtean 10 bilioi euro baina gehiago polikiroldegietako eta kirol klubetako harpidetzetan soilik) nahiko irrigarria da, baina kontuan izan behar dugu "garun fitnessak" urteko batazbesteko %50eko hazkundea duela.

Gizarteak, Alzheimerra bezalako gaixotasunei buruz gero eta informazio gehiago d, eta kezkatzeko arrazoiak dituela uste du. Ez dago gaixotasun hau detektatzeko laborategian egin daitekeen test edo froga erabakiorrik. Mediakuak diagnostikoa erabakitzeko sintomak hartzen dituzte kontuan, eta jendearen gehiengoaren ustetan, sintoma horiek agertzen direnerako garunean dagoen kaltea handia da.

"Jendearen gehiengoak, 50 urte betetzean, dituen oroimen akatsak seriotasun handiagoz aztertzen ditu" dio George Washington-eko unibertsitateko Humanitate, Osasun eta Zahartzaroko Zentruko zuzendari den Gene Cohen doktoreak. "25 urterekin giltzak galtzen dituzunean, ez diozu inolako garrantzirik ematen, baina 50 urterekin edo gauza bera gertatzen bazaizu, kezkatzan hasten zara."

Cohen doktorearen aburuz, jendeak modu exageratuan errakziona dezake, garun distraituen ekintzak garun gaizoen ekintzekin nahastuz, benetan oroimen arazoaren arrazoia konzentrazio falta besterik ez denean.

Gero eta zabalduago dago geure garunari erronkak jartzeak efektu positiboak izan ditzakeenaren ustea. Garunaren plastizitatea, malgukortasuna, dendritan berrien sorkundearekin zuzenki erlazionatuta dago, "zure garuna desafiatzen duzun bakoitzean, zure garuna aldarazten ari zara" dio Cohen Doktoreak. "Gainera, garun zelula berriak sor ditzakegu,"mende luze batez, hori ezinezkoa dela esan badigute ere."

*** New York Times-etik egokitutako testua, 2008ko maiatzekoa.

0 Komentario: