Duela hilabete batzuk Amazon-en web gunea aurkitu nuen (bazen garaia!! pentsatuko duzue batzuk... beno, hobe berandu inoiz ez baino...). Bitxi "literario" eta "zientifiko-literario"-en bila ordu batzuk pasa ostean, azkenean interesgarriak ziruditen pare bat liburu erozi nituen: "The brain that changes itself" eta "Psychology of Happiness".
Irakurri nuen lehena hemen ezkerreko irudian ikus daitekeen liburu hau dugu, eta izugarri gustatu zitzaidala esan behar dut. Alde batetik, modu "nobelistiko" batean idatzita egoteak, irakurlea istorio bakoitzean erabat murgiltzea errazten du, fikziozko edo misterizoko nobela batean bezalaxe. Eta bestetik, garun plastizitatea hain modu positiboan tratatzen duen liburu bakarrenetako bat delako.
Garun plastizitatea, aldaketa estruktural edo fisiologikoen efektuak minimizatzeko, Nerbio Sistema Zentralaren egokitze funtzionala bezala deskribatua izan da (Sarnat, 1992). Hau Nerbio Sistemak estruktural nahiz funtzionalki egokitzeko duen gaitasunari esker ematen da. Egokitzeko gaitasun hau, garun heldugabeetan handiagoa da, bai, baina gero eta froga gehiago daude garun helduak ere egokitzeko gaitasun harrigarria duela baieztatzen dutenak, eta "The brain that it changes itself" liburuan froga hauetariko asko aurkituko dituzue.
Liburu honen idazleari eginiko elkarrizketa oso interesgarri bat entzun nahi baduzue, zoazte Brain Science Podcast-era, 26.atala. Podcast hau oso oso interesgarria iruditu zait (ez 26.kapitulua soilik) eta beraz ingelesa pixka bat ulertzen duzuen guztioi, Brain Science Podcast-a entzutea gomendatzen dizuet.
2008-07-17
The Brain That Changes Itself
Sinadura: psi-investigación 0 Komentario
Etiketak Garun plastizitatea
Garuna landu ezazu, bestela...
Egun bizi garen ongizatearen gizarte honetan, alde batetik bizi itxaropena oso luzea da "garatutako" herrialdeetan, eta bestetik, dementzia motaren batengatik diagnostikatutako jende kopurua etengabe goraka doa. Zahartzen goazen heinean pairatu dezakegun aldaketa beldurgarrienetako bat oroimena galtzea dugu. Baina, oroimenaren garrantziaz ohartzen garenean, haren hauskortasunaz ere ohartzen gara. Zientzialariak gero eta froga erabakiorragoak eskaintzen ari dira garuna lehen uste zena baino moldakorragoa, "plastikoagoa" dela ziurtatuz, eta beraz, garuna beste muzkuluak bezalaxe, entrenatu daiteke, etaadinaaurrera doan ahala forman mantendu daiteke.
Mundu guztiko ikerlariak modu askotako ikerkuntzetan dihardute, garuna, entrenamentu berezien bidez, errendimendu betean mantentzeko helburuarekin.Garun disfuntzionalek, eta garun disfuntzionala garatzeko bildurrak, garunaren osasunarentzako produktuen mini industria bat sortu dute - eta ez Q10 koentzima bezalako suplementuak edo ginseng-a bezalako produktuak bakarrik - garuna entrenatzeko produktu konputerizatuak ere bai.
Alvaro Fernandezek, SharpBrains-eko jabeak (garun fitness-eko enpresa eta kontsultoria), garun entrenamenduan eta haren ikerkuntzan zentratzen den web gune bat darama, eta 2007an Estatu Batuetan "neurosoftware" deiturikoak 146 milioi euro mugitu zituela estimatzen du. Diru kopuru hau, fitness fisikoak urtean mugitzen dituen kopuruak ikusita (urtean 10 bilioi euro baina gehiago polikiroldegietako eta kirol klubetako harpidetzetan soilik) nahiko irrigarria da, baina kontuan izan behar dugu "garun fitnessak" urteko batazbesteko %50eko hazkundea duela.
Gizarteak, Alzheimerra bezalako gaixotasunei buruz gero eta informazio gehiago d, eta kezkatzeko arrazoiak dituela uste du. Ez dago gaixotasun hau detektatzeko laborategian egin daitekeen test edo froga erabakiorrik. Mediakuak diagnostikoa erabakitzeko sintomak hartzen dituzte kontuan, eta jendearen gehiengoaren ustetan, sintoma horiek agertzen direnerako garunean dagoen kaltea handia da.
Cohen doktorearen aburuz, jendeak modu exageratuan errakziona dezake, garun distraituen ekintzak garun gaizoen ekintzekin nahastuz, benetan oroimen arazoaren arrazoia konzentrazio falta besterik ez denean.
Gero eta zabalduago dago geure garunari erronkak jartzeak efektu positiboak izan ditzakeenaren ustea. Garunaren plastizitatea, malgukortasuna, dendritan berrien sorkundearekin zuzenki erlazionatuta dago, "zure garuna desafiatzen duzun bakoitzean, zure garuna aldarazten ari zara" dio Cohen Doktoreak. "Gainera, garun zelula berriak sor ditzakegu,"mende luze batez, hori ezinezkoa dela esan badigute ere."
Sinadura: psi-investigación 0 Komentario
Etiketak Garun plastizitatea
2008-06-23
Ilusio optikoak.
Neurozientzien baieztapenetako bat esperimentatzen dugun guztia oinarrian geure irudimenak sortzen duela da. Geure bizipenak zehatzak eta fidagarriak iruditu arren, kasu batzuetan ez dute kanpoko errealitate fisikoa modu fidel batean islatzen. Argi dago egunero bizitzen ditugun esperientzietako askok garunean sartzen den estimulu fisiko bera islatzen dutela , baina, input sentsorial hauek interpretatzen dituen makinaria neuronal berdina da geure ametsen, delirioen eta “oroimen akatsen” enkargatua ere. Hau da, benetakoak eta irudikatutakoak garunean iturri fisiko bera elkarbanatzen dute.
Garunak errealitate zentzu hori nola sortzen duen aztertzeko eta ulertzeko gehien erabiltzen den tresnetako bat ilusio optrikoak dira. Historikoki, ilusionistak izan dira mota honetako irudiak, ikusmen sistemaren barne-funtzionamentua sakonago ulertzeko, gehien erabili dituztenak.
Ilusio optikoak, errealitate fisikoaren, eta objetu baten edo gertakizun baten, pertzeptzio subjetiboaren arteko disoziazioa bezala, definitzen dira. Modu honetako ilusio bat bizitzen dugunean, benetan hor ez dagoen zerbait ikusi dezakegu, bertan dagoen gauza bat ezin dezakegu ikusi, edo benetan dagoenaren ezberdina den zerbait ikusi dezakegu. Errealitatearen eta pertzeptzioaren arteko “deskonexio” honi esker, mota honetako ilusioek garunak mundu fisikoa interpretatzean egin ditzakeen akatsak ikusi ditzakegu.
Munduari buruz dugun pertzeptzioa hein handi batean garunak egindako “konjetura logiko” batzuetan oinarritzen da. Geure erretina kitzikatzen duen irudi obalatu zuri bat arrautza batek sor dezake, edo disko zuri okertu batek, edo bi forma hauen artean dauden forma guztiak. Baina gure garunak gauzak bat-batean ulertzen ditu, eta aukera zuzena aukeratzen du. Hau garunak naturari buruz dituen supuesto inkonsziente batzuk erabiltzen dituelako da, supuesto hauek dira ilusio optikoek agerian uzten dituztenak.
Testu hau “Scientific American”-etik egokitu da, 2008ko Maiatza.
** Irudiei dagokionez, lehenengoan ilusioa irudiak mugimendua duela ematen duela da. Bigarrenean aldiz, A ipintzen duen laukitxoa eta B ipintzen duena kolore berekoak dira. Nire ustez, bigarren ilusio hau benetan harrigarria da, eta egia zen edo ez ikusteko Photoshopen sartu eta egiaztatu egin behar izan nuen, eta bai egia da.
Sinadura: psi-investigación 0 Komentario
Etiketak Ilusio optikoak
2008-06-19
Aurkezpena
Kaixo guztioi
Blog honen bidez hainbat gauza lortu nahi dira, alde batetik bertan ipintzen joango diren hainbat galdeketen bidez, datu bilketarako tresna gixa erabiliko da, eta bestetik, psikologiaren esparru ezberdinei buruzko hainbat ikerketen berri emateko tresna izango da. Psikologiaren aspektu zientifikoena landu nahi da blog honetan, horretarako ikerkuntzan zentratuko garelarik.
Milesker ba blog hau bisitatzeagatik, gure agurrik beroenak, eta ea lehen bait lehen esperientzia berri honekin hasten garen..
Espero dugu ipintzen joango garen edukiak interesgarriak egingo zaizkizuela, eta badakizue, ez dudarik izan, zeuen iritziak, usteak galderak... ipintzerakoan, gusto handiz erantzungo baitizuegu.
Sinadura: psi-investigación 0 Komentario
Etiketak Aurkezpena
